Nik parte
hartzen dudan taldean amankomunean ditugun haurtzaroko oroimenak sei multzotan sailkatu ditugu, eta honako hauek dira:
1. Objektu
bereziak
2. Bidaiak
3. Lagunak
4. Jai
bereziak
5. Errege
Magoak
6. Jantziak
Objektu bereziak
Atal honetan,
bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu,
hala nola, puzzleak eta pelutxeak.
Gure ustez,
txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat transmititzen zigun, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak
aprezioa ematen zigun.
Segurtasunaren
aldetik, panpinarekin gindoazen leku guztietara, ohera, adibidez. Ohera joateko
momentua iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar
genuenean, oso gogorra egiten zitzaigun
bakarrik lo egitea, horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipintzen genuen.
Panpin horiek ere eskolara joaten laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien,
gure momenturik txarrenetan zeuden, haiekin egiten genituen elkarrizketarik
intimoenak, eta gainera, gure negarrak eta kolpeak jasan behar zituzten
haserretzen ginenean.
Bidaiak
Bidaiei
dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria
ezagutzeko. Bidaia egiten bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza
ikusten dira: ibaia, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten
diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean
bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa.
Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan
ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu,
parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan.
Lagunak
Betidanik izan
ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik
kanpo, parkean ezagutzen ditugunak esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen
lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana
gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen
ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen,
haiekin denbora pasaz gure gurasoengandik aldentzen garelako gauzak berriak
gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik
kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan,
zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Parkera joaten zinenean zurekin zihoana.
Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoela.
Egun txarra baduzula hor egongo da zuri irribarre bat ateratzeko.
Jai bereziak
Gaur egun ospatzen
ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan
askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan
geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta
ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen
zituen berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi
bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek
nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak
sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo
ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide
batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra
dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako,
baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.
Errege Magoak
Errege Magoak
dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen
zizkiguten Urtarrilaren 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera
joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta
hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak
botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila
ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets
horrekin. “Ondo portatu, bestela erregeek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak
Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso
nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta haiei galletak utzi behar
dizkiegu”.
Orain dena
ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi
ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia
izan behar dutela opariak bereganatzeko. Gure rola zoriontasuna eta ilusioa
transmititzea da.
Jantziak
Partaideok
amankomunean dugun zerbait jantziak dira, bai inauterietakoak edo bai
egunerokoan kalera eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen
lekuan jartzen ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen
beste pertsona baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan mozorroak jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat
gure armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen
kalera txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste
batek, ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin
argazki bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori
oraindik armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako.
Curriculum-a
Jai bereziak
Curriculum mota (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua:
(Ballet):
●
Gorputz-adierazpena.
●
Keinuak.
●
Abilezia.
●
Trebetasunak.
(Bertsoak):
●
Hitzezko eta musika hizkuntza.
●
Sormena, erritmoa eta kantuak.
●
Kultura, tradizioak.
Helburuei dagokienez, emozioak eta sentimenduak, ahozko-hizkuntza, antzerkia
eta musika adieraztea dira.
Edukiei begira, Lehen zikloa:
- Hitzezko
komunikazioa (1.multzoa):
ahotsa deskubritzea eta probatzea.
- Gorputz
hezkuntza (2.multzoa): dantza,
mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.
Ebaluazio irizpideak: 1) Askotariko
hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu
adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak
erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak,
bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.
Objektu bereziak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren
eremua:
●
Errespetu-jarrerak.
●
Independentzia gehiago.
●
Afektibitatea.
●
Autoestimua.
●
Jokabide beldurtiak.
●
Sexua eta generoak.
●
Antzekotasunak ordenatzea.
●
Haurren arreta erakarri.
Helburuei dagokienez,
ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua,
segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.
Edukiak
erreparatuz, Lehen zikloa:
- Nortasuna
eraikitzea (1.multzoa):
gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako
ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera
fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak eta eskuak
erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko
arazoak.
Lagunak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren
eremua:
●
Errespetu-jarrerak.
●
Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
●
Mugak ezagutu nortasunaren eraikuntzan.
●
Independentzia handiagoak.
●
Afektibitatea.
●
Autoestimua.
●
Sexu eta genero nortasunak.
●
Antzekotasunak ordenatzea.
●
Eskola partaide izatea.
●
Ikuspegi integratzailea.
Helburuei dagokienez,
norbera pertsona berezia da, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu,
konfiantza sentimendua, errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak lantzea,
segurtasunez eta autonomiaz jarduteko dira.
Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa:
- Nortasuna
eraikitzea (1.multzoa):
norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko
beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea.
Laguntza onartzea eta hura bilatzea.
Ebaluazioa irizpideak: 4) Jolasetan
parte hartzea eta gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen
adierazpena.
Bidaiak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune
fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
●
Independentzia.
●
Esperientzia.
●
Natura.
●
Familiako partaide sentitzea.
Helburuei dagokienez,
ingurune fisikoak arakatzea eta esperimentatzea, ingurune fisiko eta soziala
behatu eta aztertu.
Edukiak erreparatuz, Lehen
zikloa:
- Hartu-emanak ingurune fisiko eta
naturarekin (3.multzoa): Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden
objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak erabiltzea ingurune
fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa
izatea.
Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko
elementu behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez
deskubritzeko jakin mina adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea
oinarrizko espazio nozioak egoki erabilita.
Jantziak
Curriculum mota (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren
eta adierazpenaren eremua.
●
Hizkuntza artistikoa.
●
Sentimenduak eta emozioak.
●
Sormena.
●
Gorputzaren mugimendua.
●
Errealitatea adierazi.
●
Kultura, tradizioak.
Helburuei dagokienez, kultura batzuk
deskubritu eta errespetatu.
Edukiei begira, Lehen zikloa:
- Gorputz
hezkuntza (2.multzoa): Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan
eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko
interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz
adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako
pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.
Errege Magoak
Curriculum mota (2): Nortasunaren
eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
●
Tradizioak, kultura,
●
Emozioak eta sentimenduak,
●
Esperientzia.
Helburuei dagokienez, emozioak eta
sentimenduak, kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.
Edukiei begira, Bigarren zikloa:
- Gorputz hezkuntza (2.multzoa): Gainerako
pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.
Ebaluazio
irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea:
gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako
pertsonek egindako kultura-ekoizpena.