jueves, 11 de mayo de 2017

GELAKIDEEN AURKEZPENAK

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)
Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jaso, aztertu, daukan balioa aintzat hartu eta erabakiak hartzen diren, helburu nagusiena ikaslearen ikasketa izanez. Metodo ohikoena azterketa da, erraza baita zuzentzeko, baina memorizatzera bultzatzen du. Ebaluatzeko era asko daude: holistikoa edo espezifikoa, kuantitatiboa edo kualitatiboa, normatiboa edo kriteriala, hasierakoa edo finala eta hezigarria edo batutzailea.

BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA)
Emakumeen garrantzia kontuan hartzea garrantzitsua da, oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin. Eskolak bere edukiak eta jokaera asko berrikusi behar ditu nesken zein mutilen aukerak ez mugatzeko. Generoaren arabera dituzten jokabide ezberdinak, kanpoko presioen eraginaren ondorioz gertatzen dira eta hori hain nabarmen ez izateko, oso garrantzitsua da hezkidetza (esku hartze hezitzailea).

CURRICULUMA (BOST)
Definizio ezberdinak izan ditu: ezagutza gisa (ikasturtean eman beharreko ezagutzak), planifikazio gisa (eman beharreko materiala planifikatzean) eta errealitate interaktibo gisa (eskolan gertatzen den guztia hartzen du kontuan). Tarea eskolarrak kokatzen dira hemen (jarduera antolatuak dira eta ekintza praktikoak erabiltzen dituzte). Irakaskuntza kalitate gisa, antolatuak dira, helburua lortzeko; irakaskuntza-profesionaltasunaren analisiaren oinarri gisa, sinplifikazio eskemak dira; komunikazio gisa, “relleno” bezala erabiltzen dira.

BERRIKUNTZA (DREAM TEAM)
Aurretik dugunarekin hautsi eta berria den zerbait ezartzea da. Berrikuntzak inplikazioa behar du. Berrikuntzak ez du beti guztiontzako hobekuntza ekartzen. Nahiz eta batzuentzako onurak ekarri, besteentzako kalteak ekar ditzake, beti baitaude haren aldeko zein kontrakoak, pertsona bakoitzaren ideologiaren arabera. Gaur egun normala izan arren, historian zehar berrikuntza asko eman dira hezkuntza sisteman. Adibidez, gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten eskubide eta betebehar berdinak.

GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE)
Hezkuntzan, globalizazioaren terminoa asko eztabaidatu da eta ez da berdina ikuspegi globalizatzailea eta metodo globalizatzailea. Metodo globalizatzaile ugari sortu dira irakaskuntza ideiak eratzeko prozesura, ikasleen behar eta interesekiko errespetura eta hezkuntza helburuetara egokitzeko beharrak bultzatuta. Metodo hauek egoera erreal batetik abiatzen dira eta beraien arteko ezberdintasun nagusienak lanaren intentzioan aurkitzen dira.

ANIZTASUNA (GALTZAGORRI)
Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da eta hezkidetza, berriz, irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusienetariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da. Komunikatzen garenean gizartean dauden baloreak transmititzen ditugu.

PROGRAMAZIOA (ASA)

Programazioa oinarrizko gaitasunak biltzen ditu, atazetan banatutako sekuentzia didaktikoetan oinarritzen da (gatazka egoera baten ebazpenera bideratutako ekintza edota ekintza multzoa). Ataza horiek zein testuingurutan garatzen diren aztertu ondoren, ikaslearen interes eta egoerari erreparatuz, errealitatetik gertuen dagoen eskola eraikitzea lortuko da.