jueves, 11 de mayo de 2017

GELAKIDEEN AURKEZPENAK

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)
Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jaso, aztertu, daukan balioa aintzat hartu eta erabakiak hartzen diren, helburu nagusiena ikaslearen ikasketa izanez. Metodo ohikoena azterketa da, erraza baita zuzentzeko, baina memorizatzera bultzatzen du. Ebaluatzeko era asko daude: holistikoa edo espezifikoa, kuantitatiboa edo kualitatiboa, normatiboa edo kriteriala, hasierakoa edo finala eta hezigarria edo batutzailea.

BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA)
Emakumeen garrantzia kontuan hartzea garrantzitsua da, oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin. Eskolak bere edukiak eta jokaera asko berrikusi behar ditu nesken zein mutilen aukerak ez mugatzeko. Generoaren arabera dituzten jokabide ezberdinak, kanpoko presioen eraginaren ondorioz gertatzen dira eta hori hain nabarmen ez izateko, oso garrantzitsua da hezkidetza (esku hartze hezitzailea).

CURRICULUMA (BOST)
Definizio ezberdinak izan ditu: ezagutza gisa (ikasturtean eman beharreko ezagutzak), planifikazio gisa (eman beharreko materiala planifikatzean) eta errealitate interaktibo gisa (eskolan gertatzen den guztia hartzen du kontuan). Tarea eskolarrak kokatzen dira hemen (jarduera antolatuak dira eta ekintza praktikoak erabiltzen dituzte). Irakaskuntza kalitate gisa, antolatuak dira, helburua lortzeko; irakaskuntza-profesionaltasunaren analisiaren oinarri gisa, sinplifikazio eskemak dira; komunikazio gisa, “relleno” bezala erabiltzen dira.

BERRIKUNTZA (DREAM TEAM)
Aurretik dugunarekin hautsi eta berria den zerbait ezartzea da. Berrikuntzak inplikazioa behar du. Berrikuntzak ez du beti guztiontzako hobekuntza ekartzen. Nahiz eta batzuentzako onurak ekarri, besteentzako kalteak ekar ditzake, beti baitaude haren aldeko zein kontrakoak, pertsona bakoitzaren ideologiaren arabera. Gaur egun normala izan arren, historian zehar berrikuntza asko eman dira hezkuntza sisteman. Adibidez, gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten eskubide eta betebehar berdinak.

GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE)
Hezkuntzan, globalizazioaren terminoa asko eztabaidatu da eta ez da berdina ikuspegi globalizatzailea eta metodo globalizatzailea. Metodo globalizatzaile ugari sortu dira irakaskuntza ideiak eratzeko prozesura, ikasleen behar eta interesekiko errespetura eta hezkuntza helburuetara egokitzeko beharrak bultzatuta. Metodo hauek egoera erreal batetik abiatzen dira eta beraien arteko ezberdintasun nagusienak lanaren intentzioan aurkitzen dira.

ANIZTASUNA (GALTZAGORRI)
Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da eta hezkidetza, berriz, irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusienetariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da. Komunikatzen garenean gizartean dauden baloreak transmititzen ditugu.

PROGRAMAZIOA (ASA)

Programazioa oinarrizko gaitasunak biltzen ditu, atazetan banatutako sekuentzia didaktikoetan oinarritzen da (gatazka egoera baten ebazpenera bideratutako ekintza edota ekintza multzoa). Ataza horiek zein testuingurutan garatzen diren aztertu ondoren, ikaslearen interes eta egoerari erreparatuz, errealitatetik gertuen dagoen eskola eraikitzea lortuko da.

sábado, 22 de abril de 2017

APRENDIZAIA ESANGURATSUA (PowerPoint)

APRENDIZAIA ESANGURATSUA (Word)

Zer da aprendizaia esanguratsua?
Aprendizaia esanguratsua teoria psikologikoa da ezagutzak hartzearen prozesuaz arduratzen delako eta teoria pedagogikoa da ikaskuntzaren elementuaz arduratzen delako. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizaia esanguratsua ez-literala eta ez-arbitrarioa da, hau da, ez zehatza eta aurre-ezagutzekin.


Zer da subsunsorea?
Gure egitura kognitiboan ditugun aurre-ezagutzak subsunsor-a deritzo, edo “ideia-ankla”. Subsunsorea proposizioa, kontzeptzioa, ideia eta kontzeptu erreala, etab. izan daiteke. Geroz eta subsunsore egonkorragoak eduki, orduan eta aurre-ezagutzak zabalagoak dira eta, hortaz, ezagutza berri gehiago eskuratzeko aukera gehiago daude. Lehenengo subsunsorea aurkikuntza bat da: objektu bat, gertakizun bat, kontzeptu bat...


Denboraren poderioz, subsunsore bat erabiltzen ez bada, pixkanaka txikitzen da (ahaztu daiteke), baina erraz berrikasi daiteke. Ideia-ankla guztiz ahazten bada eta berreskuratu ezin bada, aprendizaia mekanikoa deritzo, hau da, memoristikoa da.


Aurre-antolatzaileak
Ikasleak subsunsorerik ez baditu, aurre-antolatzaileak daude aurre-ezagutza bezala. Aurre-antolatzailea errekurtso instrukzionala da, abstraktuki, orokorki eta inklusiboki aurkeztua. Aurre-antolatzailea esangune, galdera, egoera/arazo, erakusketa, pelikula, sarrera-irakurketa edota simulazioa izan daiteke. Bi aurre-antolatzaile mota daude:
  • Erakuslea: materiala ez-familiarra denean, hau da, ez ditu subsunsorerik. Ondorioz, aurre-antolatzaile erakusleak termino familiarrekin elkartu behar du materiala.
  • Konparatiboa: materiala familiarra denean, aurre-antolatzaileak laguntzen du ezagutza berriak hartzen.


Aurre-antolatzaileek subsunsoreak ordezkatzen dituzte. Hala ere, subsunsorerik gabe oso zaila da ikastea, baina aurre-antolatzaileek hauek osatzen dituzte.


Ausubelek, bi erabilera eman zizkion aurre-antolatzaileei:
  • Sekuentziala: esanahiak antolatzea subsunsoreak hierarkizatzeko.
  • Kontsolidazioa: ezagutza zaharren jakin-mina totala ezagutza berriak barneratu aurretik. Ezagutzen barneraketak elkarrizketa behar du hizkuntzaren bitartez.


Aprendizaia esanguratsuaren bi baldintza
Aprendizaia esanguratsua izateko, bi baldintza bete behar dira: 1) ikasteko materiala guztiz esanguratsua izan behar da, hau da, ikasleak dituen ezagutzekin erlazioa edukitzea, eta, 2) bigarrenik, ikasleak ikasteko gogoak aurkeztu behar ditu eta  ezagutzak erlazionatu modu ez-literalean eta ez-arbitrarioan.


Aprendizaia esanguratsuaren eta mekanikoaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia mekanikoa zentzurik gabekoa, memoristikoa eta ahazkorra da, marra zuzen bat jarraitzen duena, hau da, kontzeptu errazenetatik zailenetara.


Aprendizaia esanguratsua, aldiz, etengabekoa (siempre aprendiendo) da, nahiz eta gorabeherak eta etenaldiak eduki.


Aprendizaia errezeptiboa eta aurkikuntzaren bitarteko aprendizaiaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia errezeptiboa liburu bat, klase bat, pelikula bat, dokumental bat, eta abar izan daiteke. Bertan, ikasleak informazioa jaso egiten du, baina horrek ez du esan nahi ikaslea pasiboa denik, baizik eta informazioa ematen diotela. Ikaslea ez pasiboa izatearen arrazoia, ikaslea eta hezitzailearen artean elkarrizketa dagoela da informazioa eztabaidatzeko.


Aurkikuntzaren bitarteko aprendizaian, ikasleak aurkitzen du ikasiko duena, baina horrek ez du esan nahi ikasiko duen guztia aurkituko duenik, ezta aurkitzeak dena ikastea eragingo duenik.


Aprendizaia hauen artean, aurkikuntza zuzenaren bitarteko aprendizaia dago, hau da, aurkitzen dena pauso batzuk jarraituz, adibidez, laborategian sortzen den aprendizaia.


Aprendizaia esanguratsuaren formak eta moduak
Hiru forma daude:
  • Subordinazioa: erabilena da. Ezagutza berriek esanahia hartzen dute, adibidez, lehen eskola esanahia zena, orain Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. da, hau da, esanahia batetik beste esanahi batzuk sortzen dira ezagutzan.
  • Superantolatua: kontzeptualizazioan famatuena da. Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. zer den ikasten da eta eskola kontzeptura iristen da, arrazonamendu induktiboaren bidez.
  • Konbinatorioa: esanahia baten ikasketak beste esanahia batekin harremana behar du, adibidez, eskola eta gizarte arteko esanahietan. Ez du balio eskola eta gizarte esanahiak elkarreraginik gabe ikastea, ondorioz, eskola gizartearen testuinguruan ulertu behar da.


Hiru mota daude:
  1. Ordezkatzailea: zeinu batek esanahi konkretu bat soilik ordezkatzen du, hau da, haur batentzat mahai hitzak etxeko mahaia soilik ordezkatzen du.
  2. Kontzeptuala: zeinua zabalki ezagutzen dugunean gertatzen da eta kontzeptua bere ezaugarriekin sortzen dugunean, ezaugarri horiek dituzten kontzeptu guztiak modu berean hartuz. Adibidez: mahaia zeinuak lau hankako mahai guztiak ordezkatzen du eta ez soilik etxeko mahaia.
  3. Proposizionala: ordezkatzailearen eta kontzeptualaren ondoren gertatzen dena da baina ez da bien arteko batuketa.


Ahaztea eta berrikastea
Aprendizaia esanguratsua ez da inoiz ahazten ez dena, baizik eta behin ahaztuta berrikasi daitekeena. Honi, Ausubelek asimilación obliteradora deitu zion.


Aprendizaia esanguratsua ezagutza berri eta zaharren arteko nahasketa denez, hau da, ezagutza berri eta subsunsore baten nahasketa, sortzen den ezagutza berria ezagutza zahar berritzailea da. Formula bat eginez, A ezagutza zaharra bada eta B ezagutza berria, sortzen den ezagutza A’ da (ezagutza zaharra + ezagutza berria = ezagutza ZAHARRA).


Aprendizaia esanguratsuen erraztasuna
Aurre-ezagutzarik ez badago, sortzen diren ezagutza berriak ez dira esanguratsuak izango. Bestalde, ikasleak zenbat eta gehiago jakin gai baten inguruan, orduan eta gehiago jakin nahi izango du, ikasleak jakiten duenaren oinarrian ikasten baitu. Ikasleak kontzeptu berriak zaharrekin lotzen ditu.


Aldiz, aprendizaia mekanikoan, geroz eta gauza gehiago jakin behar izan, orduan eta gogo gutxiago jarriko dira.


Aprendizaia esanguratsua izateko, lehenengo, gauza orokorrak erakutsi behar dira. Ondoren, bigarrenik, elkarrengandik desberdindu adibideen bitartez. Eskoletako curriculuma aprendizaia mekanikoa da, hau da, memoristikoa, eta liburu didaktikoak linealak dira (errazenetatik zailenetara). Ondorioz, hobe izango litzateke dena aurkeztuko balitz aurrerago esanahiak elkarlotzeko. Batzuetan, ezagutzak edukitzen badira ere, ez daude kontzeptuak lotzeko baliabiderik.


Estrategiak eta baliabideak
Aurre-antolatzaileak ondorengoak izan daitezke:
  • Mapa kontzeptualak.
  • Diagramak.
  • Ariketa kolaboratzaileak: taldean egiten direnak elkarrizketaren bitartez non irakaslea moderatzailea den.


Aprendizaia esanguratsuaren ebaluaketa
Ebaluatu behar dena, ulermena, esanahien barneraketa eta esanahiak transferitzeko ahalmena dira. Ondorioa: ikasleek mekanikoki ikasten dute azterketarako eta ondoren materia ahazten dute. Ondorioz Unibertsitatera iristen dira subsunsorerik gabe eta hortik ateratzen den ondorioa zera da: “ikasleek denbora galtzen dute ikasten”. Aprendizaia esanguratsua izan beharko litzateke lortu behar dena. Irakasleen helburua ezagutza egonkor baten oinarria sortzea da.


Beraz, aprendizaia esanguratsua
Aprendizaia esanguratsuak bere denbora behar du. Aldi berean, esanahi-trukea eskatzen du. Prozesu hau denbora luze baten zehar gerta daiteke.


Aprendizaia esanguratsua ezin da garatu ikasleengan eskolako edukiak linealak eta sinplistak badira.


Ausbelek proposatu zituen printzipioei, Díaz Barrigak eta Hernández-ek proposatu zituzten printzipioak gehitu ziren. Printzipio bezala honako hauek iradokitzen dituzte:


  1. Aprendizaia errazten da ikasleari edukiak psikologikoki era egokian eta segida logiko batean aurkezten zaizkionean.
  2. Egokia da nahiak eta ikasketa edukiak mugatzea etengabeko bilakaeran inklusibitate-mailak, abstrakzioa eta gehiengoa errespetatzeko.
  3. Eskola-edukiak kontzeptu-sistema itxuran aurkeztu behar dira, era ordenatuan, elkar erlazionatuan, hierarkizatuan, eta ez datu isolatuak eta ordenarik gabekoak balira.
  4. Ikasleak bere egitura kognitiboan dituen ezagutzen eta izandako esperientzien aktibazioak material berrien aprendizaia esanguratsuen prozesua erraztuko du.
  5. “Zubi-kognitiboen” (egitura kognitiboa ikasteko materialarekin lotzea baimentzen duten kontzeptu eta ideia orokorrak) ezarpenek ikaslea orienta dezakete funtsezko ideiak antzematera, antolatzera eta modu esanguratsu interpretatzeko.
  6. Modu esanguratsuan ikasitako edukiak (errezeptiboki edo aurkikuntzagatik) egonkorragoak izango dira, ahazteko zailagoak eta ikasitakoaren transferentzia baimenduko dute, batez ere kontzeptu orokorraz eta integratuaz hitz egiten badugu.
  7. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuan erritmoa, sekuentzia, ikasketa prozesua eta bere jokaera kontrolatzera iritsi dezakenez, irakaslearen zeregin garrantzitsuetako bat motibazioa eta subjektuaren parte-hartze aktiboa estimulatzea da, eta material akademikoen garrantzi potentziala handitu ere.

martes, 28 de febrero de 2017

Talde oroitzapenak eta Curriculum-a

Nik parte hartzen dudan taldean amankomunean ditugun haurtzaroko oroimenak sei multzotan sailkatu ditugu, eta honako hauek dira:
1.    Objektu bereziak
2.    Bidaiak
3.    Lagunak
4.    Jai bereziak
5.    Errege Magoak
6.    Jantziak

Objektu bereziak
Atal honetan, bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.

Gure ustez, txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat transmititzen  zigun, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak aprezioa ematen zigun.

Segurtasunaren aldetik, panpinarekin gindoazen leku guztietara, ohera, adibidez. Ohera joateko momentua iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar genuenean,  oso gogorra egiten zitzaigun bakarrik lo egitea, horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipintzen genuen. Panpin horiek ere eskolara joaten laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien, gure momenturik txarrenetan zeuden, haiekin egiten genituen elkarrizketarik intimoenak, eta gainera, gure negarrak eta kolpeak jasan behar zituzten haserretzen ginenean.

Bidaiak
Bidaiei dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria ezagutzeko. Bidaia egiten bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza ikusten dira: ibaia, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa. Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu, parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan.

Lagunak
Betidanik izan ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo, parkean ezagutzen ditugunak esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen, haiekin denbora pasaz gure gurasoengandik aldentzen garelako gauzak berriak gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan, zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Parkera joaten zinenean zurekin zihoana. Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoela. Egun txarra baduzula hor egongo da zuri irribarre bat ateratzeko.

Jai bereziak
Gaur egun ospatzen ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen zituen berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako, baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.

Errege Magoak
Errege Magoak dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen zizkiguten Urtarrilaren 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets horrekin. “Ondo portatu, bestela erregeek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta haiei galletak utzi behar dizkiegu”.

Orain dena ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia izan behar dutela opariak bereganatzeko. Gure rola zoriontasuna eta ilusioa transmititzea da.

Jantziak
Partaideok amankomunean dugun zerbait jantziak dira, bai inauterietakoak edo bai egunerokoan kalera eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen lekuan jartzen ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen beste pertsona baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan mozorroak jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat gure armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen kalera txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste batek, ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin argazki bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori oraindik armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako.

Curriculum-a

Jai bereziak
Curriculum mota (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua:
 (Ballet):
     Gorputz-adierazpena.                   
     Keinuak.
     Abilezia.
     Trebetasunak.
(Bertsoak):
     Hitzezko eta musika hizkuntza.
     Sormena, erritmoa eta kantuak.
     Kultura, tradizioak.

Helburuei dagokienez, emozioak eta sentimenduak, ahozko-hizkuntza, antzerkia eta musika adieraztea dira.

Edukiei begira, Lehen zikloa:
  • Hitzezko komunikazioa (1.multzoa): ahotsa deskubritzea eta probatzea.
  • Gorputz hezkuntza (2.multzoa): dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.

Ebaluazio irizpideak: 1) Askotariko hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.

Objektu bereziak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
     Errespetu-jarrerak.
     Independentzia gehiago.
     Afektibitatea.
     Autoestimua.
     Jokabide beldurtiak.
     Sexua eta generoak.
     Antzekotasunak ordenatzea.
     Haurren arreta erakarri.

Helburuei dagokienez, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua, segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.

Edukiak erreparatuz,  Lehen zikloa:
  • Nortasuna eraikitzea (1.multzoa): gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko arazoak.

Lagunak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
     Errespetu-jarrerak.
     Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
     Mugak ezagutu nortasunaren eraikuntzan.
     Independentzia handiagoak.
     Afektibitatea.
     Autoestimua.
     Sexu eta genero nortasunak.
     Antzekotasunak ordenatzea.
     Eskola partaide izatea.
     Ikuspegi integratzailea.

Helburuei dagokienez, norbera pertsona berezia da, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua, errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak lantzea, segurtasunez eta autonomiaz jarduteko dira.

Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa:
  • Nortasuna eraikitzea (1.multzoa): norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta hura bilatzea.
Ebaluazioa irizpideak: 4) Jolasetan parte hartzea eta gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.

Bidaiak
Curriculum mota (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
     Independentzia.
     Esperientzia.
     Natura.
     Familiako partaide sentitzea.

Helburuei dagokienez, ingurune fisikoak arakatzea eta esperimentatzea, ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertu.

Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa:
  • Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturarekin (3.multzoa): Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea.


Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko elementu behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin mina adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea oinarrizko espazio nozioak egoki erabilita.

Jantziak
Curriculum mota (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
     Hizkuntza artistikoa.
     Sentimenduak eta emozioak.
     Sormena.
     Gorputzaren mugimendua.
     Errealitatea adierazi.
     Kultura, tradizioak.

Helburuei dagokienez, kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.

Edukiei begira, Lehen zikloa:
  • Gorputz hezkuntza (2.multzoa): Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.

Errege Magoak
Curriculum mota (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
     Tradizioak, kultura,
     Emozioak eta sentimenduak,
     Esperientzia.

Helburuei dagokienez, emozioak eta sentimenduak, kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.

Edukiei begira, Bigarren zikloa:
  • Gorputz hezkuntza (2.multzoa): Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpena.