Zeintzuk dira nire Haur Hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Gabon!!
Blog honi hasiera emateko, nire haurtzaroari buruzko argazki elkarrizketa batekin hasiko naiz, hau da, argazki batzuen bidez nire haurtzaroa deskribatuko dut. HASI GAITEZEN!
Edurne Zuri
Edurne Zuri eta zazpi ipotxen puzzlearekin hasiko naiz, nire lehenengo puzzlea izan zelako. Bi puzzle dira berez, ikus daitekeen bezala, eta 9 pieza ditu bakoitzak. Ez naiz asko gogoratzen honetaz, bakarrik askotan egin eta desegin izan dudala, baita apurtu ere.
Lehen Gabonak Haur Hezkuntzan
2000.urtean hasi nuen ikastola eta urte hartan nire lehenengo Gabon-saioa egin nuen. Ikusten den bezala, nire kideak eta ni tren bat gara eta, bata bestearen atzetik, eszenatokitik mugitzen gara, gurasoak agurtzen eta dena ikuskatzen.
3 urteko gela
Argazki honetan hiru urte ditut eta, izenburuan irakurri den bezala, nire gela da. Ez gaude kide guztiak, baina bai gehienak. Gelako argazkiak irailan edo urrian egiten ziren gutxi gorabehera eta abenduan ematen zizkiguten.
Pinguino-mozorroa
Hau nire lehen mozorroetako bat da, pinguino dotore batena. Argazki hau etxeko egongelan egin zen eta uste dut ikastolara joan baino lehen egin zela, zeren bertara mozorrotuta joateko eskatu ziguten Inauteriak ospatzeko.
Orexa
Argazki hau ekainean egin genuen azken txangoan atera zen, oporrak baino lehen. Ez naiz ezertaz gogoratzen, baina amak esan zidan klaseko lau Orexara (Tolosaldea, Gipuzkoa) joan ginela, gu baino urte bat handiagoak ziren klasearekin.
Gaspar
Argazki honetan 4 urte ditut eta gogoko nuen Errege Magoarekin nago. Errege Eguna baino lehen atera zen argazki hau, Garberako merkatal-gunean. Oso ondo gogoratzen dut egun hau. Nik gutuna Meltxor-eri ematekotan nengoen, baina ez nintzen ohartu ume asko zeudela bere inguruan. Amak esan zidan beste bi Errege zeudela (bakarrik), gutuna jasotzeko prest. Beraz, Gaspar-eri eman nion gutuna.
Azken Gabonak Haur Hezkuntzan
Hau da gehien gustatzen zaidan argazkia. 5 urte ditut hemen eta nire azken Gabon-saioa zen Haur Hezkuntzan. Burutu genuen antzezlana Jesusen jaiotza izan zen eta ni Mariaren papera egin nuen. Oso pozik nengoen, "protagonista" nintzelako eta, batez ere, arrosa koloreko jantzi bat neramalako.
Santo Tomas eguna
Gabon-saioaren egun batzuk ondoren, Santo Tomas eguna iritsi zen (ñam, txistorra). Aurreko argazki batzuetan bezala, ez naiz gogoratzen egun honetaz, baina bai egiten ari nintzenaz. Goizean, amak esan zidan argazkietarako eskuak gerrian jartzea eta irribarre egitea. Esan eta egin, egun horretan atera ziren argazki guztietan jarrera berdinarekin agertzen naiz.
Leitza
6 urterekin Haur Hezkuntzako azken txangoa egin nuen gelakoekin, Leitzan (Leitzaldea, Nafarroa). Bertan zegoen baserri batera joan ginen gau bat pasatzera. Oroitzapen askeak ditut irteera honi buruz: soka-saltoan jolastu genuen (ardoa, ogia, gatza, gatza...), sugandila bat harrapatzen saiatu ginen...
Kantinera nagusia
Danborrada!! Azkenean!! Lehen Hezkuntzara iristean, lehenengo mailan, kantinera edo gastadore bezala atera ginen lehen aldiz, ez danborra edo barrila jotzen. Gogoan dut ni izan nintzela Kantinera Nagusia, Banderadunaren ondoan dagoen Kantinera hain zuzen, zozketa batean horrela gertatu baitzen. Zozketa hura egin zenean, ni ez nintzen ezertaz enteratu, eta ez nekien zergatik eta zertarako atera zen nire izena, ezta zergatik mehatxatu ninduen lagun bat esanez ez zidala berriro hitz egingo, ezta barkatuko ere (zer egin nuen nik?). Geroago azaldu zidaten Kantinera Nagusia izango nintzela eta... bueno, ulertzen da, ez?. Hoberena izan zen Antzoki Zaharrera joan behar nintzela Kantinera Nagusia nintzelako eta, beraz, klase galduko nuela.









Kaixo Amaia!
ResponderEliminarOso gustora irakurri ditut zure haurtzaroko oroitzapenak, eta lana orokorrean bikaina dela uste dut. Blogaren itxura ere oso ona! Fondo iluna bada ere letra argiekin kontrastatzean oso itxura ona ematen du. Zorionak zure lanarengatik!
Segi hórrela!
Kaixo Amaia!
ResponderEliminarBlogari dagokionez, lan ona egin duzula uste dut! Igo beharrekoa eguneratua duzu eta gainera era txukun batean. Horretaz gain argi uler daitezke lanak. Zerbait esatearren, nik kolore argiago bat jarriko nioke blogari, baina letren kolorea argia izanik erraz irakur daiteke! Zorionak!
Kaixo Amaia!! Zure argazkiekin maitez urtu naiz!! Asko gustatu zait gorri kolorea aukeratu duzula, gainera hizki zuriekin kontraste dexente sortzen du eta lagungarria da irakurtzeko jarri duzun guztia. Baina, zure bizipenetan zatitxo bat pena eman dit... ezin izan zenuen gehien gustuko zenuen erregeari gutuna eman!! Animo eta segi horrela!! ;)
ResponderEliminar