jueves, 11 de mayo de 2017

GELAKIDEEN AURKEZPENAK

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)
Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jaso, aztertu, daukan balioa aintzat hartu eta erabakiak hartzen diren, helburu nagusiena ikaslearen ikasketa izanez. Metodo ohikoena azterketa da, erraza baita zuzentzeko, baina memorizatzera bultzatzen du. Ebaluatzeko era asko daude: holistikoa edo espezifikoa, kuantitatiboa edo kualitatiboa, normatiboa edo kriteriala, hasierakoa edo finala eta hezigarria edo batutzailea.

BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA)
Emakumeen garrantzia kontuan hartzea garrantzitsua da, oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin. Eskolak bere edukiak eta jokaera asko berrikusi behar ditu nesken zein mutilen aukerak ez mugatzeko. Generoaren arabera dituzten jokabide ezberdinak, kanpoko presioen eraginaren ondorioz gertatzen dira eta hori hain nabarmen ez izateko, oso garrantzitsua da hezkidetza (esku hartze hezitzailea).

CURRICULUMA (BOST)
Definizio ezberdinak izan ditu: ezagutza gisa (ikasturtean eman beharreko ezagutzak), planifikazio gisa (eman beharreko materiala planifikatzean) eta errealitate interaktibo gisa (eskolan gertatzen den guztia hartzen du kontuan). Tarea eskolarrak kokatzen dira hemen (jarduera antolatuak dira eta ekintza praktikoak erabiltzen dituzte). Irakaskuntza kalitate gisa, antolatuak dira, helburua lortzeko; irakaskuntza-profesionaltasunaren analisiaren oinarri gisa, sinplifikazio eskemak dira; komunikazio gisa, “relleno” bezala erabiltzen dira.

BERRIKUNTZA (DREAM TEAM)
Aurretik dugunarekin hautsi eta berria den zerbait ezartzea da. Berrikuntzak inplikazioa behar du. Berrikuntzak ez du beti guztiontzako hobekuntza ekartzen. Nahiz eta batzuentzako onurak ekarri, besteentzako kalteak ekar ditzake, beti baitaude haren aldeko zein kontrakoak, pertsona bakoitzaren ideologiaren arabera. Gaur egun normala izan arren, historian zehar berrikuntza asko eman dira hezkuntza sisteman. Adibidez, gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten eskubide eta betebehar berdinak.

GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE)
Hezkuntzan, globalizazioaren terminoa asko eztabaidatu da eta ez da berdina ikuspegi globalizatzailea eta metodo globalizatzailea. Metodo globalizatzaile ugari sortu dira irakaskuntza ideiak eratzeko prozesura, ikasleen behar eta interesekiko errespetura eta hezkuntza helburuetara egokitzeko beharrak bultzatuta. Metodo hauek egoera erreal batetik abiatzen dira eta beraien arteko ezberdintasun nagusienak lanaren intentzioan aurkitzen dira.

ANIZTASUNA (GALTZAGORRI)
Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da eta hezkidetza, berriz, irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusienetariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da. Komunikatzen garenean gizartean dauden baloreak transmititzen ditugu.

PROGRAMAZIOA (ASA)

Programazioa oinarrizko gaitasunak biltzen ditu, atazetan banatutako sekuentzia didaktikoetan oinarritzen da (gatazka egoera baten ebazpenera bideratutako ekintza edota ekintza multzoa). Ataza horiek zein testuingurutan garatzen diren aztertu ondoren, ikaslearen interes eta egoerari erreparatuz, errealitatetik gertuen dagoen eskola eraikitzea lortuko da.

19 comentarios:

  1. kaixo amaia,
    diseinuari dagokionez, oso polita da gainera nire kolore gustokoena aukeratu duzu, edukiari dagokionez, oso lan txukuna eta garbia egin duzu, oso ondo azalduta, bikain!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Amaia!
    Diseinuaren aldetik, gorri asko ikusten dut eta irakurtzean kontraste handia egiten duela iruditzen zait. Hala ere, informazioaren aldetik, eguneratua daramazu.
    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Amaia!
    Diseinuaren aldetik oso erakargarria dela iruditu zait eta idatzizkoan erabilitako kolorea ongi aukeratu duzula uste dut, kontrastea egiten duelako. Bestalde, bloga landua duzula ikus daiteke! Ondo izan!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Amaia!
    Zure bloga txukun eta eguneratua dago. Gainera, dena argi azalduta dago eta oso erraz irakurtzen da. Lan ona!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Amaia!
    Bloga txukuna eta ondo antolatuta duzula iruditzen zait. Gainera, txikitako narrazioak gertutasunez idatzi dituzula ikusten da, momentu horietan sentitzen zenuen guztia islatuz. Zorionak!

    ResponderEliminar
  6. Aupa Amaia!
    zure blogaren itxurarekin sorpresa hartu dut! colore gorriarekin pertsonalitate handia dauka! Gainera informazioa eguneratuta duzula ikusi dut. Lan parekabea!

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Amaia!
    Zure blogaren edukiak txukun eta irakurtzeko errazak dira, gainera, zure txikitako argazkiak oso politak dira. Lan ona egin duzu. Zorionak!

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Amaia!
    Jarritako diseinuaren kolorea gustatu zait itxura dotorea ematen baitio. Bestalde, edukiak landuak daude eta oroitzapenak irakurtzen ondo pasa dut, lan ona, zorionak!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo Amaia!
    Zure blogaren diseinua dotorea baino agian ilunegia iruditu zait, nahiz eta irakurtzeko zailtasunik ez izan. Txikitako argazkiak gustu handiz irakurri ditut. Lan ona!

    ResponderEliminar
  10. Kaixo Amaia!
    Zure bloga oso polita eta erakargarria iruditu zait. Erraza egin zait irakurtzea eta gustura irakurri dut haur hezkuntzako bizipenen atala. LAN BIKAINA AMAIA!

    ResponderEliminar
  11. Kaixo Amaia!
    Bloga txukuna eta edukien aldetik eguneratua duzula ikusi dut, beraz, bikain! Diseinuari dagokionez, esan duten moduan, itxura dotorea ematen dio.
    Segi horrela!!

    ResponderEliminar
  12. Iepa Amaia!!
    Bloga diseinuaren aldetik asko gustatu egin zait. Edukien aldetik, oso txukun eta ondo antolatua daukazula ikusi dut. Gainera zure txikitako argazkiak ikustea asko gustatu egin zaizkit! Lan ona, segi horrela!

    ResponderEliminar
  13. Kaixo Amaia!!

    Zure blog-aren fondoko irudiak iluntasuna ematen dion arren, oso ondo kontrastatu duzu letra txuriarekin. Beraz, arazorik gabe irakurri daitekeela uste dut! Horretaz gain, blog-a eguneratuta eta oso osatua duzula iruditzen zait. Jarri dituzun txikitako oroitzapenak ere asko gustatu zaizkit. Zorionak!

    ResponderEliminar
  14. Aupa Amaia!!
    Bloga eguneratua eta ongi antolatua duzula ikusi dut. Kolore gorria asko gustatu zait eta letra txuria jarri duzunez, erraz irakurri daiteke dena. Segi horrela, zorionak!!

    ResponderEliminar
  15. Kukuu!!
    Asko gustatu zait zure blogeko gorria eta txuriaren arteko kontrastea. Horrez gain, zure txikitako oroitzapenak oso modu pertsonal eta dibertigarrian irakurri ditut. Gainera, eguneratua eta txukuna duzu bloga. Zorionak!!!

    ResponderEliminar
  16. Aupa Amaia!
    Zure blogaren diseinuari esker sarrerak erraz irakutzen dira. Edukiei dagokionez, bloga landuta eta eguneratua duzula nabari da. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  17. Iepa Amaia!
    Blogarentzat aukeratu duzun kolore gorria asko gustatu zait, gainera irakurtzeko erraza iruditzen zait. Edukiak oso landuak eta txukunak dira.
    Lan ona egin duzu. Uda oso ona pasa!

    ResponderEliminar
  18. Kaixo Amaia! Sarrera guztiak landuak eta txukun ezarriak dituzula iruditzen dait. Erabilitako diseinua oso egokia da eta sarrerak irakurtzen laguntzen du. Zorionak!

    ResponderEliminar
  19. Kaixo Amaia!
    Zure bloga oso desberdina da orain arte ikusi ditudanekin alderatuz. Kolore gorri horrek indarra transmititzen dit. Edukiei dagokionez, oso ondo landuak eta antolatuak daudela uste dut. Segi horrela Amaia!

    ResponderEliminar